
Chernobil alkartearen eskutik, Ukrainako umeak Euskal Herrian dira, gurean udaldia pasetan. Atzo heldu zan bigarren autobusa, 47 umegaz. Lehenengoak garagarrilaren 1ean iritsu ziran. Uda honetan Harrera Programan, danetara, 95 adintxikikok hartzen dabe parte. Bizkaira 30 etorri dira. Hemen udea pasau eta gero, abuztuaren 28an bueltauko dira Ukrainara. Chernobil alkartetik dinoe umeontzako garrantzitsua dala hemengo egotaldia, gerra egoeratik urrun, maitasun eta osasun giroan.