
Barakaldoko atzelariak atzo emon eban positiboaren barri bere sare-sozialetan, ondoren Athletic izan zan albistea kaleratu ebana.
Europa Ligako Manchester Uniteden kontrako joaneko partiduaren ostean egindako kontrolean emon eban positibo Yerayk. Orain dala aste batzuk iragarri eutsan UEFAk jokalariari eta Athletici. Yerayren esanetan, giza akats bat izan da. Azaldu dauanez, nahi barik sustantzia ilegal bat daukan ulea erortzearen aurkako medikamendu bat hartu eban. Gogoratuko dogu, 2016an barrabiletako minbiziari aurre egin behar izan eutsala eta 2017an barriro agertu jakon gaixotasuna. Kimioa hartu behar izan eban gixotasunari aurre egiteko. Geroztik ulearekin arazoak euki dauz kimioaren albo-ondorio moduan.
Athleticek babes osoa emon deutso jokalariari
Momentuz, kasua instrukzino-fasean dago eta konfidentzialtasun osoa dauka. Aditzera emon dabenez, klubaren laguntzeagaz bere defentsan lanean dabilz zelaietara ahalik eta arinen bueltatzen, izan be, momentuz Yeray behin-behinean etenda dau eta ezin dau ez jokatu ezta entrenatu taldekideegaz. Beraz, gaurko lan saioan ez dogu Yeray Alvarez ikusiko.