
Iñaki Williamsek ezin izan eban amaitu Mallorcaren aurkako partidua arazo fisikoak dirala-eta. Valverdek zelaitik atara eban 53. minutuan. Gaur egindako azterketen arabera, Williams anaia zaharrak giharretako gainkarga- lesinoa dauka ezker hankako faszia latako tenkagailuan. Gauzak holan, Atlhleticeko kapitaina ez da kontzentratuko Ghanako selekzioarekin eta Lezamako instalazioetan hasiko dau bere errekuperazio lana. Proba osagarrien zain geratzen da. Ez da ahaztu behar Athleticek ez dauela partidurik jokatuko datorren urriaren 19ra arte eta atsedenaldi hori oso ondo etorriko jako jokalariak errekuperatzeko. Ondo bidean eta errekuperazinoan ezustekorik egon ezean, Iñaki Williams, Sancet eta Berenguer prest egongo dira Elcheren aurkako partiduari ekiteko.