Bizkaiko hondartzetan 101 erreskate egin dabez sorosleek

Hondartzetako erabiltzaileen kopuruak %13 egin dau gora aurtengo udan
Arrigunagako hondartza (Getxo) / Bizkaia Irratia

Gaur goizean BFAk aurtengo hondartzen denporaldiaren inguruko balorazinoa eskaini dau. Eta hainbat datu enon dauz Amaia Antxustegi Ingurune Naturaleko diputaduak. Erabiltzaileek arlo guztietan hobetu dabe kalifikazinoa. 8,16ko notea emon deutse Bizkaiko hondartzei batez be garbitasuna eta zerbitzuak azpimarratuta.

Erabiltzaileek aurton denpora gehiago egin dabe hondartzan, bataz beste ia lau ordu t’erdi. Bagiletik irailera bitartean Areatzetara joan diranak igaz baino gehiago izan dira, %13,2 gehiago. Lagundutako bainua erabili dabenak 1.202 pertsona izan dira. Aurton, lehenengoz, irailera arte eskaini dabe zerbitzu hori. Datorren urtean be irailera arte izango dala aurreratu dau diputaduak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular