“Xe” lelopean maiatzaren 21ean ospatuko da Ibilaldia Ondarroan

Ibilaldiko abestia, "Turrun hotsa", Axular Arizmendik sortu dau eta letrak Leire Bilbaorenak dira
Ibilaldiaren aurkezpena Bilbon / Bizkaia Irratia

“Xe” lelopean Ondarroan ospatuko da aurten Ibilaldia, maiatzaren 21ean Zubi Zahar Herri ikastolak antolatuta. 41. Ibilaldia izango da aurtengoa, Bizkaiko ikastolen jaialdia. Ondarroan ospatzen dan hirugarren Ibilaldia izango da era berean. 1993.an eta 2011. Urteetan be han izan zan. Euskaratik eta euskeraz ospatzera deitu dabe antolatzaileek.

“Xe” leloa aukeratu dabe. Hizkuntzeagaz jolastu nahi izan dabe, Ondarroan Ibilaldiari “Ibilaldixe” esaten jakola gogoratuz. Berba egiteko modu bat eta herri bat be irudikatu nahi dabez era honetara. Axular Arizmendi musikari eta ekoizleak sortu dau abestia eta melodía. “Turrun hotsa” abestian, Aiora Renteria eta Eñaut Elorrieta dira abeslari nagusiak. Zubi Zahar ikastolako neska-mutilak eta beste hainbat lagun be agertzen dira kolaboratzaileen artean. Abestiaren berbak Leire Bilbaok idatzi dauz. Bideoklipa Aiora Poncek zuzendu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular