Txapeldunen ligako lehen garaipena Athleticentzat

Gorka Guruzeta, gol bigaz, partiduko onena izan da

Erderaz esaten dan moduan, hirugarrenean… orduan bai. Athleticek Txapeldunen ligako lehen garaipena eta lehen hiru puntuak lortu dauz San Mamesen Azerbaijango Karabakhen kontra.

Askok final baten etiketa jarri eutsien Karabakhen kontrako partiduari, Athleticek hiru puntuak behar ebazalako Txapeldunen Ligan bizirik jarraitzeko. Beharrizanetan, Athletic ez da ondo hasi. Kanpoko taldeak lehen minutuan egin dau gola. Laporte eta Paredes ez dira ondo ulertu eta bigarren honen aldaratzeak frantziarraren paparrean jo eta Karabakheko aurrelariari jausi jako. Andradek ez dau hutsik egin Unai Simonen aurrean eta  aurretik jarri dau Gurbanoven taldea.

Nahiz eta partidua aldatz goran hasi, Athleticek plagintza bardinagaz jarraitu dau, presinoa goian egiten eta aukerak amaitzen. Aukera garbi bi euki dauz Athleticek lehen gola sartu aurretik. Lehena, Oihan Sancetena, atezainaren aurrean gora bota dau baloia, askok gola kantatu dabe San Mamesen. Bigarrena, erdiraketa baten etorri da, Aitor Paredesi gainera etorri jako baloia eta errazena gola egitea izanda, kanpora joan jako.

Athleticen oldarraldiaren baitan, Gorka Guruzetaren gola etorri da. 5 minutu falta zirala lehen zatia amaitzeko, Jauregizarren pase bat jaso eta kontrol bitan atezainaren aurrean ez dau parkatu. Banakoagaz joan dira 22 jokalariak atsedenaldira. Iñaki Williamsek arinago laga behar izan dau berdegunea, min hartuta. Bere ordez, Alex Berenguer zelairatu dau Ernesto valverdek.

Atsedenaldiaren ostean, Athleticek bere horretan jarraitu dau. Guruzetak beste aukera bat izan dau eta Paredesek ez du asmatu ate aurrean. Taldea indarrak galtzen joan da, eta horren ondorioz, Valverdek aldaketa hirukoitz erabakigarria zelairatu dau. Areso, Galarreta eta Robert Navarro zelairatu dauz Valverdek. Azken honek, gaurkoan be, maila handiko jokalaria dala erakutsi dau. Area ertzean jaso daben lehen baloian, aurkariari izkin egin eta eskuadrara bidali dau baloia. Golatzarra San Mameseko markagailuan Athletic aurretik jartzeko.

Hortik aurrera, partidu kaskarragoa ikusi dogu. Baloi galtze inozoak etorri dira baina Athleticek ez dau ia sufritu. Unai Simonek ez dau lan handirik euki gaur. Halako baloi urruntze baten, areaz kanpo Guruzetari jausi eta kontrola egin ostean airez emon eta sareetara bidali dau baloia. Gol bi eta MVP saria Athleticeko aurrelariarentzat.

Merezita garaipena zaleekin batera berdegunean ospatu dau Athleticek.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00