Aukera paregabe batek ihes egin deutso Athletici Txekiar Errepublika. Zurigorriak Slavia Praga baino gehiago izan arren, ez dabe golik egitea lortu, hein handi baten, Jindrich Stanek atezaina fin ibili dalako.
Edur maluta artean ekin deutso Athleticek partiduari Fortuna Arenan. Ernesto Valverdek itxaroten zan hamaikako bat zelairatu dau: Unai Simon atean, Adama, Areso, Vivian eta Paredes (partiduko MVPa) defentsan; euskarri lanetan Rego eta Galarreta; punta erdian Oihan Sancet eta goikaldean Robert Navarro, Alex Berenguer eta Gorka Guruzeta.
Tentsino handiagaz hasi da partidua. Eta abagune garbiena Athletic-ek izan dau lehen minutuetan. Gorka Guruzetak bakarrik ekin deutso erasora, bi baten kontra. Arean sartu eta Oihan Sanceti pasea, honi baloia zertxobait atzean geratu eta jaurtiketa gozatu gabea atezainak ondo alderatu dau. Athletic erritmoa jartzen hasi da partiduari, eta minutu asko Slavia Pragaren zelaian jokatzen. Epaileak lau txartel hori erakutsi dauz eta protagonismoa hartzen hasi da Donatas Rumsas lituaniarra.
Lehen zatian ez dogu igazko Slavia Praga ikusi eta horrek erraztu egin dau Athleticen lana, batez be defentsan, Dani Vivian eta Aitor Paredes maisutasunez gailendu diralako aurrelariei, batez be, metro biko Tomas Choryri.
Bigarren zati hasieran, beste partiduetan ez bezala, Athleticek ederto hasi deutso eta aukera garbiak izan dauz, batez be, Robert Navarrorenak. Nafarrak aukera garbi bi izan dauz, baina, Stanek atezainak izugarrizko geldiketea egin deutso. Bigarren aukeran ezin izan dau jaurtiketa gauzatu. Minutu gitxira be ezker hegaleko jokalaria izan da protagonista, ezkerrez egindako jaurtiketak barriro be txekiarren atezainaren erantzuna jaso dau. Denboraldiko minutu onenak egiten ibili da Athletic.
Athleticen dinamikea gelditzeko, Jindrich Trpisovsky entrenatzaileak aldaketa hirukotza egin da. Ernesto Valverdek be aldaketa bi egin dauz, Nico Williams eta Selton Sanchez zelairatu dauz Oihan Sancet eta Alex Berenguerren ordez. Gaurkoan Sancetek partidu txukuna egin dau. Nicok ezker hegalean jokatu dau, eta, beraz, Robert Navarrok eskoiko hegala hartu eta desagertu egin da partidutik. Golaren bila, Ernesto Valverdek Gorka Guruzeta kendu eta barriro be, Unai Gomez jarri dau aurrelari lanetan. Baina, sentsazinoa, aldaketak egiten asmatu ez dauala izan da.
Azken minutuetan ez da aukera garbirik izan, baina bai tentsino handiko momentuak. Halako jokaldi batean, Aitor Paredesek txartel horia ikusi dau eta PSGren kontra ezin izango dau jokatu San Mamesen. Athletic gainbehera etorri da azken ordu laurdenean eta bertaratu diran zaleek ez dabe golik ospatzerik euki. Puntu bategaz konformatu behar.
