Galdakaoko Udalak herriko zazpi alkarte omendu dauz

Urteetan zehar egin daben ekarpen kultural eta soziala aitortu eta eskertu jake

Aurten urteurren borobila ospatu daben herriko alkarteei aitortza egin deutse Galdakaoko Udalak. Ekitaldi xume baina sentitua egin dau horretarako Torrezabal Kultur Etxean, eta alkarte horreen konpromisoa, dedikazinoa eta ekarpen soziala eta kulturala balioan jarri dauz. Izan be, alkarte horreek eta herriko beste hainbat erakundek, sare komunitario indartsua osotzen dabe Galdakaon.

Ganguren Mendi Taldeak 80 urte bete dauz aurten, Andra Mari Dantza Taldeak 70 urte, Adiskide Pilota Taldeak 50 urte, Guzur Aretxa Kultur Elkarteak eta Los Tonos Humanos abesbatzak 40na urte, Rigor Mortis rol eta simulazino elkarteak 30 urte, eta Da Capo musika bandak 10 urte. Kirola, mendia, dantza, aisia eta kultura moduko arlo desbardinen bidez Galdakao herri bizia izaten lagundu dabe guztiek, eta baita tradizinoa eta tokiko balioak belaunaldiz belaunaldi transmitiduten be. Hori guztia eskertu deutse Udalak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00