Argazkigintzea galdakoztar guztiei zabaltzeko formakuntza eskaintza Click eta Click-en eskutik

Alkarteak Udalagaz alkarlanean, ikastaro bi eskainiko dauz: telefono mugikor bidezko argazkilaritza eta haurrentzako tailerra
Click eta Click alkarteko eta Galdakaoko Udaleko ordezkariak / Galdakaoko Udala

Galdakaoko Click eta Click argazkigintza alkarteak urtean zehar emongo dauazan ikastaroen eskaintza aurkeztu dau. Horreen bitartez argazkigintza herritar guztiei hurreratzea eta herriko parte-hartze kulturala indartzea da helburua. Galdakaoko Udalagaz alkarlanean, herritar guztiei zabaldutako jarduerak egingo dabez.

Programa hau martxan jartzea, igazko maiatzean alkarteak bere egoitza propioa estreinau izanari esker posible izan da. Alkartearen jarduna barne lanetatik eta urteeretatik harago zabaltzeko aukera emon deutso espazio horrek alkarteari. Topagune lez sendotzeko aukera, hain zuzen. Lehen fase honetan, Click eta Click alkarteak ikastaro bi eskainiko dauz: bata, telefono mugikor bidezko argazkilaritzari buruzkoa, publiko orokorrari zuzendua; eta bestea, herriko haurrei zuzendutako tailerra. Azken hau doakoa izango da.

Izena emoteko epea zabalik dago. Click eta Click alkartearen lokalean (Zamakoa kaleko 21. zenbakian) egin daiteke, eguazten eta eguenetan, 17:00etatik 19:00etara, edo clicketaclick@gmail.com helbide elektronikora idatziz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00