Txikiguneak doako 30 jarduera eskainiko dauz Bilboko Aste Nagusian

Jarduerak abuztuaren 20tik 27ra egingo dira Casilda Iturrizar parkean
Itziar Urtasun Jaietako zinegotzia eta Mary Keinu Txikiguneko pertsonaietako bat / Bilboko Udala

Aste Nagusiko Txikigunea, bigarren urtez jarraian, Haurren Uri Laguna izango da familientzat. Aurten be programazinoak Nazino Batuen Erakundearen (NBE) 2030 Agendearen Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) izango dauz ardatz eta bost eremu garrantzitsutan jarriko da arretea: personak, planeta, bakea, oparotasuna eta aliantzak.

0 eta 12 urte arteko ume eta gazteek GJHetan eta balioetan trebatuko dira, modu ludiko, dinamiko eta parte hartzailean. Edadearen arabera diseinautako 30 jarduera baino gehiago eskainiko dira Txikigunearen 5 gunetan: puzgarriak, ludotekea, arrantza, bola igerilekua, rokodromoa, magia, makillaje tailerrak, birziklatzea, irratia… Haur parkearen helburua argia da: etxeko txikienek jaiez gozatzea, ikasten eta balioetan trebatzen.

Nobedadeen artean, Bilboko Udalak Bilbo, zentzumen guztien uria jarduera sentsoriala antolatuko dau. Ekintzan parte hartzen dabenek, zentzumenak erabili beharko dabez Bilbok daukan pluraltasunaz eta kulturartekotasunaz jabetzeko. Aurtengo beste nobedadeak capoeira eta pelota tailerrak, eta Swingaldia 2023 izango dira.

Txikigunea abuztuaren 20tik 27ra bitartean egongo da edegita, goizez eta arratsaldez, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etatik 20:00etara, Casilda Iturrizar parkean, Pergolan eta Ahateen Urmaelean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular