Athleticek eta kopak zerbait berezia dauke…

Valverderen taldeak azken minutuan irabazi dau Iñaki Williamsen gol bati esker

Jokorik ez, baina bihotza bai, eta bihotz zuri-gorriak taupada bortitza dauko.

Athleticek hamaikako ez ohiko bat atera dau Mestalla, hein handi batean, izan dabezan bajak eraginda. Zentral postuan Aymeric Laporten eta Iker Monreal gaztearen aldeko apostua egin dau Ernesto Valverdek, lehenengoa lesino batetik etorren eta bigarrenak debuta egiten eban. Eta esperimentuak funtzionatu deutso Valverderi. Goikaldean be ez ohiko jokalariak ikusi doguz, Williams anaiak eta Guruzeta aulkian laga dauz “Txingurrik” eta hasierako hamaikakoan Selton, Izeta eta Nico Serrano izan dira.

Partidua hasieratik amaierara nahiko kaskarra izan da futbol kalidadeari jagokonez, eta minutuak pasatu ahala, talde biak atzera pausuak emoten ibili dira, galtzeko asko eukelako. Lehen zatian Athletic aurretik jarri da markagailuan, RObert Navarroren erdirako on bat Umair Sadiwek buruz ikutu eta bere atean sartu dau gola.

Halan da be, eginiko akatsa konpontzen jakin dau aurrelari nigeriarrak. Baloi luze bat eskura etorri jako Alex Padillari eta atezain mexikarrak, zorigaiztoko jokaldian, ez da kapaz izan baloi erraz bat eskuekaz hartzeko eta ihes egin deutsa baloiak eskuetatik. Balentziako aurrelaria argi ibili da eta atezainaren akats larriaz baliatu da markagailua bardintzeko eta zaleei barkamena eskatzeko bere atean sartutako golagatik. Atsedenaldira bardinduta joan dira talde biak.

Bigarren zatian oso gauza gitxi pasa dira, aldaketak baino ez. Ernesto Valverdek Yuri, Galaxy, Guruzeta eta Williams anaiak zelairatu dauz. Partidua luzepenera zihoala emoten ebanean, anai bien arteko konexinoa agertu da. Eskoiko hegalean Nicok balia hartu, erdiratu eta Iñaki Williamsen errematea sareetara joan da partidua amaitzeko minutu bat falta zanean.

Athleticek sekulako garaipena lortu dau Mestallan, final erdietarako txartela erdietsi dau eta final barri bat jokatzetik partidu bitara jarri da. Dagoeneko Bartzelona eta Errela be final erdietan dira eta azken taldea Betisen eta ATletico Madrilen arteko norgehiagokatik irtengo da.

Jokorik agian ez, baina bihotz zuri-gorriaren bihozkadak inoiz baino bortitzagoak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00