Gizartea

Atharratzetik Bilbora, badator 24. Korrika

40 urte geroago, gaur 15:30ean abiatuko da Iparraldeko udalerritik
24. Korrikaren aurkezpen soziala / AEK

Zuberoako herri txiki batetik Bizkaiko uriburura. Gaur hasi eta martiaren 29ra arte, 24. Korrikak hamaika egunez eta hamar gauez lasterka zeharkatuko dau Euskal Herria. AEK-k antolatutako ekimenak 2.175 kilometro egingo dauz, 460 herritatik igaroko da eta 3.436 lekuko-hartze izango dauz, inoiz baino gehiago.

‘Euskara gara’ da aurtengo leloa, eta antolatzaileek edizinorik jendetsuena izatea itxaroten dabe.

KORRIKA aplikazinoa izango da euskerearen aldeko ekimen honegaz bat egiteko modurik azkarrena. Bertan, Korrika nondik nora dabilen kontsultatzeko aukera egongo da, eta zuzeneko irudiak be ikusi ahal izango dira.

Bizkaia Irratiak, egunero, tarte bereziak egingo dauz Goizeko Izarretan (07:40ean) eta Lau Haizetara saioetan (12:10ean). Zapatuetan eta domeketan be 24. Korrikagaz bat egingo dogu (12:10ean). Martiaren 27an Goizeko Izarretan saioa Usansolotik egingo da. Eta Korrikaren azken egunean, hilaren 29an, Bilboko kaleetan zehar ibiliko gara, Bilbo Hiria eta Naiz irratiakaz lankidetzan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00