Elorrioko Udalak haritzak banatuko dauz Basoen Nazinoarteko Eguna ospatzeko

Zuhaitzen banaketea martiaren 20an egingo da, 11:00etatik 13:00etara, udaletxeko arkupeetan

Basoen Nazinoarteko Eguna martiaren 21ean ospatzen da urtero, Nazino Batuen Batzar Nagusiak 2013ko zemendiaren 28an emondako ebazpenaren arabera. Elorrioko Udalak ekimen berezia antolatu dau aurten be. 100 haritz banatuko dira herritarren artean, naturarenganako kontzientzia sustatzeko eta ingurumena zaintzearen garrantzia azpimarratzeko, herritarrek zuhaitz autoktonoak landatzera eta paisaia naturala jagotera konbidauz. Zuhaitzen banaketa martiaren 20an, 11:00etatik 13:00etara, egingo da udaletxeko arkupeetan. Herritarrek doan jaso ahal izango dabez haritzak, banaketa amaitu arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00