Hegaz egin dau Paul Seixasek Bilbon

Itzuliko lehen etapa irabazi, lider jarri eta faboritoei itzelezko aldea atera deutsa

Algarveko itzuli handi bat egitetik etorren frantziarra eta bere herrialdean itxaropena be piztu eban azken hilabeteetan. Gaurkoan itxaropen horreek handitu egin dauz Paul Seixasek. Itzuliko lehen etapan (erlojupekoan) hegaz egin dau, faboritoak atzean laga dauz eta gure errepideetan onena izateko etorri dala oihukatu dau.

17 minutu eta 9 segundu behar izan dauz ia 14 kilometroak egiteko, duela 4 urteko Primoz Roglicen denborari segunduak aterata. Bigarren, Kevin Vauquelin helmugaratu da, baina, 23 segundura!

Podiuma Felix Grobschartnerrek osotu dau. Euskaldun azkarrena Pello Bilbao izan da, liderrarekiko 53 segundura helmugaratu da. Mikel Landak 55 segundu behar izan dauz lanak burutzeko.

Faborito nagusiak, Isaac del Toro (UAE) eta Juan Ayuso (Lidl Trek) 51 segundura eta 1:16 minutura helmugaratu dira, hurrenez hurren.

Frantziako diamanteak, Paul Seixasek, erakustaldia emon dau Bilbon eta Itzulia irabaztera dator.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00