Gaur, eguneko tenperatura beroenek nabarmen egingo dabe gora eta udako balioak neurtuko ditugu. Egunsentian lanbroa agertu leiteke leku batzuetan, baina gainerakoan zerua oskarbi agertuko da. Hegoaldeko haizea biziago ibiliko da, eta tenperatura igoaraziko dau, baita kostaldean be; orokorrean 30 ºC-ak gaindituko dira. Minimoek be apurbat igongo dabe.
Itsasoko egoerea
Eki-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarragaz, egunaren bigarren partean eki/ipar-ekialdekoa nagusituz; azken orduetan mendebaldera aldatu daiteke, 4ko tarteekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo dau. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.