Hodeiak eta zaparradak eguazten honetan Bizkaian

Euskalmetek giro goibela eta ipar-mendebaldeko haize-boladak iragarri dauz
Bilboko Guggenheim Museoa hodeipean / Depositphotos

Euskal Meteorologia Agentziak aldaketa nabarmena iragarri dau eguazten honetarako. Udagoieneko giroa izango da Bizkaian. Zerua estalita egongo da egun osoan, eta prezipitazinoek eragin zuzena izango dabe Bizkaian eta Kantauri isurialdeko gainerako lekuetan.

Zeru estalia eta euria

Prezipitazinoak nagusi izango dira, eta nabarmenago kontzentratuko dira autonomia-erkidegoaren iparraldean. Panorama ezegonkor horri ipar-mendebaldeko haizea gehituko jako. Haizea gogor joko dau, eta Bizkaiko kaleetan hotz-sentsazinoa izango da protagonistea.

Termometroen beherakadea

Balio termikoei jagokenez, tenperatura maximoak jaitsi egingo dira orokorrean, eta eguneko momenturik epelenetan 15 eta 17 graduak gainditzeko zailtasunak izango dabez. Bestalde, gitxieneko erregistroek be behera egingo dabe: 8 gradu izango dira barnealdeko eskualdeetan eta 12 gradu inguru gure kostaldeko herrietan.

Itsasoa

Ipar-mendebaldeko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:31ean eta 15:03an izango dira, eta itsasbehereak 08:40an eta 21:01ean. Uraren tenperaturea 15 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00