Gaur, martitzenez, tenperatureak gora egingo dau. Tenperatura maximoak 20 eta 24 ºC artekoak izango dira. Goizean, goi-hodeiak saretuta agertuko dira eta ostarteak nagusituko dira. Arratsaldean, barriz, zerua lainotuago egongo da eta zaparradaren bat edo beste bota leike han-hor-hemenka, bereziki batez be barrualdean. Goizean haizea hegotik ibiliko da; arratsaldean iparraldetik joko dau eta indartu egingo da.