Gaur, zapatuz, hodeiak izango dira nagusi ondino, batezbee iparraldean; bertan euria egingo dau noizbehinka. Hegoaldean ostarteak zabalagoak izango dira eta ez dau ia euririk egingo. Tenperatura maximoek gora egingo dabe baina giroak udazkeneko itxureagaz jarraituko dau. Egunaren hasieran mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldetik joko dau eta azken orduetan makal eta aldakor geratuko da.