Athletic Clubek eta Castorek 2026/27 denporaldirako bigarren ekipazinoa aurkeztu dabe, Abiapuntua izenpean. Jantzi barria elastiko baltzak, praka gorriak eta galtzerdi gorriak osotzen dabe, eta dagoeneko eskuragarri dago klubaren denda fisikoetan zein online saltokietan.
Dana hasten dan lekuei gorazarre
Ekipazino barriaren bitartez, Athletic Clubek bere jokalarien hastapenak gogora ekarri gura ditu, futbolean lehenengo pausoak emon ebezan espazioak omenduz. Ez dira leku hutsak: belaunaldiak lotzen dituen sentimenduen gordelekuak dira. Kalean, patioan, kantxan edo hondartzan emondako lehen ostikadetatik hasi eta fokuen azpiko partidurik handienetaraino, kamiseta hau janzten eta bizitzen dabenentzat dana han hasten da.
Gurasoengandik seme-alabengana, iraganetik orainera, belaunaldiz belaunaldi iraun dau atxikimendu eta harrotasun sentimendu berberak. Nortasunak eta Athleticenganako lotureak bultzatuta, lasterketa, sarrera, jaurtiketa eta oroitzapen bakotxak hasierako leku horreetara eroaten dauz zaleak eta jokalariak. 2026/27 denporaldirako Athletic Cluben kanpoko ekipazino barria salgai dago daborduko.