2.000 zikloturista inguruk parte hartu dabe ‘L’ Étape Bilbao By Tour de France’ lasterketan

Txirrinduzaleek horiz jantzi dabe Bilbo jai-giroan domeka honetan
San Mamesetik urteera / Bizkaiko Foru Aldundia

Domeka honetan Bizkaiko uriburua txirrindularitza amateurraren erdigune bihurtu da jai-giroan. Zikloturistek Bizkaiko errepideak hartu dabez, Garagarrilaren 1eko etapa bera egin dabe, Uribe Kosta, Busturialdea eta Txorierriko errepideak zeharkatuta. Goizeko 08: 00etatn San Mamesetik urten dira, Grande Boucle ‘2023 lasterketaren lehen etapako ibilbide bera errespetatuz. Txirrinduzaleek ekitaldi honetarako sortu dan maillot horia jantzita atara dira.

‘Official’ kategorian izena emon ebenek 185 km egin dabez. ‘Medium’ probak 157 kilometroko ibilbidea eta 2.850 metroko desnibel positiboa eukan, eta, azkenik, ‘Lite’ ibilbideak 124 km-ko desnibela eta 2.300 metroko desnibel positiboagaz. ‘Official’ kategoria izan da eskatuena, % 61,7ko parte-hartzearekin eta “Lite” ibilbidea izan da bigarren hautatuena, % 26,16ko izen-emotearekin. Hiru ibilbideak San Mamesetik urten dira eta Etxebarria Parkean helmugaratu dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00