Athleticek Burgos CF izango dau aurkari El Plantíon abuztuaren 1ean

Lehoiek aurredenboraldiko laugarren lagunartekoa zehaztu dabe

Athleticek El Plantio bisitauko dau abuztuaren 1ean, zapatuz, Burgos CF taldearen aurka lagunarteko partidua jokatzeko. Neurketea 19:00etan hasiko da, eta Gaztelako taldearen aurkezpena izango da bere zaleen aurrean.

Orain arte baieztautako prestaketa-partiduen artean laugarrena izango da, CD Derioren, SD Leioaren eta Sestao Riverren aurkako Bizkaiko biraren ondoren.

Sergio Franciscoren aginduetara

Bigarren Mailan denboraldi historikoa egin eta 72 puntu lortu arren, Burgosek 2025/26 denboraldia igoera-playoffetik kanpo amaitu eban, zazpigarren postuan. Inoiz ez da gertatu puntu kopuru hori lortuta talde bat Lehen Mailara igotzeko lehian sartu barik geratzea.

Denboraldi amaierara arte taldearen entrenatzailea izan zan Luis Miguel Ramisek kluba itxi eta CA Osasunan ekingo deutso proiektu barri bati. Haren ordezkoa Sergio Francisco irundarra izango da; entrenatzaile gipuzkoarra joan dan abenduan kargugabetu eban Realak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00