Egun motela gaur

Egunaren zatirik handiena lainopean pasauko dogu eta euri apur bat egin leike

Gaur zerua estalita egongo da ipar partean eta egunaren amaieran bakarrik desegingo da hodeitza hori. Horregaz batera, euri apur bat egin leike Kantauri isurialdean; arratsaldean atertuko dau. Hegoaldera be ailegauko dira hodeiak, baina gitxiago izango dira eta ez dabe euririk ekarriko. Ebro ibarrean ziertzoa zakartu eta bolada gogorrekin ibiliko da. Tenperaturea beste pixka bat hotzituko da.

Itsasoko pronostikoa

Norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2-3ko indarragaz; goizean iparraldetik finkatuko da 3ko indarragaz. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo dau. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00