
Sopelako Udalak geoturismoaren eta ondare kulturalaren aldeko apustua egingo dau uda honetan. Doako bisita gidatuen programea jarriko dau martxan. Toki Garapen sailak antolatutako ekimen honen helburua, udalerriko ondare geologikoa eta kulturala herritarrei zein bisitariei hurreratzea da, turismo jasangarriaren ikuspegitik. Programearen barruan, arreta berezia jarriko jako Bizkaiko Flyschren balioari.
Programea garagarrilaren 12an hasiko da, Panelen ibilbideagaz; garagarrilaren 26an Santa Marina baseliza eta Munarri bisitauko dira; abuztuaren lehen egunean Meteoritoaren ibilbidea egingo da; abuztuaren 16an Meñakozeko kuxin labak ezagutzeko aukerea egongo da; irailaren 2an Burdin Hesiaren ibilbidea egingo da, eta azkenik, irailaren 20an Itsaslabarren ibilbideagaz amaituko da programea. Bisita guztiak goizez egingo dira, eta parte-hartzea doakoa izango da. Izena emoteko edo informazinoa eskuratzeko, interesa daukienek Sopelako Turismo bulegoagaz hartuemonetan jarri daitekez, turismo@sopela.eus helbidera idatzita edo 94 406 55 19 telefono zenbakira deituta.