Gaur, astelehenez, hodei askogaz hasiko dogu eguna, baina arratsaldean ostarteak zabalak izango dira. Goizean barriz ere behe-hodeiak nagusituko dira eta iparraldean zirimiria egin leike, baina orduek aurrera egin ahala ostarteak nagusituko dira, eta arratsaldea nahiko argia izango da. Hegoaldean be giro eguzkitsua izango dogu goizean. Tenperaturea ez da askorik aldatuko eta iparraldeko haizea ibiliko da barriz be.
Itsasoko egoerea
Ipar-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarragaz. Itsaskirria eragingo dau. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu, egunaren bigarren partean 1,5 m ingurukoak.