Lainotuago gaur, euri apur bategaz

Tenperaturak hotzitu egingo dira
Lekeitio / Bizkaia Irratia

Gaur, egunaren hasieran, hodeiak ugaritu egingo dira eta goizean eta arratsaldearen hasieran zerua hodeitsu egongo da. Iparraldean euria egingo dau orduan; arratsalde-gau partean atertu egingo dau, kostaldeko leku batzuetan  izan ezik, eta ostarte batzuk agertu leitekez. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, aurreko egunetan baino indartsuago, bolada gogorrekin eta Ebro ibarrean oso gogorren bategaz. Tenperatura maximoak nabarmen bajatuko dira eta toki askotan 19-20 ºC-ren bueltan geratuko dira.

Itsasoko pronostikoa

Mendebal-osagaiko haizea ibiliko da,3ko indarragaz, goizean ipar-mendebaldetik finkatuko da, 3-4ko indarragaz eta 5eko tarte batzuekin. Itsaskirria eragingo du eta goizetik aurrera itsaskia, itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m-ko olatuak altxatuko ditu eta arratsaldean 1-1,5 m ingurukoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00