Deustuko Unibertsidadea nazinoarteko saskibaloi talentuaren topagune bihurtu da

72 saskibaloi jokalari batu dauz Europe Combine ekimenak Deustun

Deustuko Unibertsidadeak Europe Combine enpreseagaz batera antolatutako nazinoarteko saskibaloi topaketea antolatu dau Bilbon. Guztira, 19 herrialdetako 72 unibertsidade mailako jokalari alkartu dira Europako klub profesionaletako ordezkarien aurrean euren talentua erakusteko. Parte-hartzaileak hainbat jardunalditan lehiatu dira klubetako ordezkarien, zuzendari teknikoen eta koordinatzaileen aurrean. Helburua, etorkizuneko jokalari profesionalak identifikatzea eta Europako zein nazinoarteko taldeetan sartzeko aukerak zabaltzea izan da.

Ekimenaren antolakuntzan 30 profesional baino gehiagok hartu dabe parte. Besteak beste, entrenatzaileek, prestatzaile fisikoek, fisioterapeutek eta ikus-entzunezko, marketin eta komunikazino arloko taldeek. Ahalik eta zabalkunde handiena emoteko, partiduak zuzeneko komentarioakaz emon dira YouTube Europe Combine kanalean.

Konzentrazinoa zapatu goizean amaitu zan, 12 jokalari onenak aukeratzeko azken partiduagaz. Hautatutakoek, Ipar Amerikako unibertsidadeetan egingo daben zirkuitu baten parte hartuko dabe, talde profesionalakaz kontratuak lortzeko helburuagaz.

Ekimen honi esker, Deustuko Unibertsidadea nazinoarteko saskibaloi talentua garatzeko eta Europako zein Ipar amerikeko klub profesionalakaz lotzeko erreferentziazko gune bihurtu da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00