Gaur atzoko antzean jarraituko dogu, goizean arratsaldean baino hodei gehiago agertuko dira. Haizea itsasaldetik sartuko da eta tenperaturea atsegina izango da, batez be ipar partean. Ipar isurialdean behe-hodeiak egongo dira barriro, batez be egunaren lehen zatian, eta baleiteke zirimiri apur bat egitea. Arratsaldean hodeiak gitxitu egingo dira eta ostarte zabalak edegiko dira. Hegoaldean giro eguzkitsua nagusituko da egunaren hasieratik. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango.
Itsasoko egoerea
Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarragaz. Itsaso kizkurra edo itsaskirria izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu.