Datorren abuztuaren 12an, eguzki-eklipsearen egunean, Gaztelugatxeko Donienerako sarbideak itxita egongo dira, arratsaldeko lehen ordutik aurrera. Goizeko txandetarako erreserba daukienek bakarrik egin ahal izango dabe bisitea, eta horreek amaitutakoan, ingurua hustu egingo da. Operatibo berezia jarriko dabe martxan Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek, alkarlanean. Operatiboaren helburua pertsonen segurtasuna bermatzea, natura-ingurunean babestea eta sarbideen eta mugikoartasunaren kudeaketa erraztea da, abuztuaren 12an inguru horretan jente asko biltzea itxaroten dalako.
Dispositibo horren barruan, Gaztelugatxeko Donienerako sarbideak zarratu egingo dira, bai Urizarretatik, bai Ermutik. Toki horreetan kontrol-guneak ezarriko dira, natur-gunera inor ez sartzeko eta dispositiboak behar dam moduan funtzionatzen dauala bermatzeko.
Mende bat baino gehiago da Euskal Herrian ez dala eklipse osorik ikusten. Abuztuaren 12an, 19:30ean hasiko da fenomeno astronomikoa, eta 20:30 aldera izango da puntu gorena.