Gaur giro freskoa izango dogu, batez be ipar isurialdean. Goizean, euria eta zaparradak egingo dauz Kantauri isurialdean, batez be kostaldetik gertu. Trumoi-ekaitzak be izan leitekez.
Arratsaldeak aurrera egin ahala, atertu eta argitzera egingo dau, eta ostarte zabalak zabalduko dira. Hegoaldean, barriz, ez da euririk espero, eta goizean goizetik hasiko dira ostarteak agertzen.
Haizeari jagokonez, ipar-mendebaldekoa bizi ibiliko da goizean. Arratsaldean ipar/ipar-mendebaldera egingo dau eta baretzen joango da.