Onintza Enbeitak hunkituta hartu dau Aste Nagusiko pregoilariaren ardurea

Bilboko Udalak ofizialki aurkeztu dauz 2026ko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinerea

Bilboko Udalak ofizialki aurkeztu dauz 2026ko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinerea. Onintza Enbeita bertsolaria arduratuko da pregoia irakurtzeaz, eta Ainhoa Urrejola Kaixo konpartsako kideak botako dau jaiei hasiera emongo deutsen txupina, abuztuaren 22an, Arriaga antzokiko balkoitik.

Onintza Enbeitak hunkituta autortu dau izendapena jasotea amets bat betetea izan dala. Ilusino handiz hartu dau ardurea, eta aurreratu dau pregoia dagoeneko idatzita daukala. Bertsoak izango dituala azaldu dau, baina ez dala osorik bertsotan egingo; berba eta bertsolaritzea buztartuko dituan pregoia izango dala adierazo dau.

Ainhoa Urrejolak be poz handiz hartu dau izendapena. Hasieran ardureak eta urduritasunak hartu ebala onartu dau, baina egunek aurrera egin ahala emozinoa nagusitu dala eta dagoeneko Aste Nagusia hasteko gogo handiz dagoala azaldu dau. Bere esanetan, txupina botetea ohore handia izango da, urte luzez barrutik bizi izan dituan jaiei hasiera emoteko aukera izango dauelako.

Abuztuaren 22tik aurrera, Marijaiagaz batera, Enbeita eta Urrejola izango dira Bilboko Aste Nagusiko ekitaldi nagusietako aurpegi nagusiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00