Bilbok OTAren ohiko zerbitzu-ordutegia berreskuratuko dau martitzen honetan

Egoitza-eremuan astelehenetik barikura 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara egongo da indarrean ordutegia
Bilboko kale bat / Bizkaia Irratia

Bilbok OTAren ohiko zerbitzu-ordutegia berreskuratuko dau martitzen honetan, irailaren 1ean, udako oporren ostean, Bizkaiko uriburuko Udalak jakinarazo dauenez.

Halan, gaurtik aurrera, egoitza-eremuan astelehenetik barikura 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara egongo da indarrean ordutegia.

Eremu intentsiboan, barriz, astelehenetik barikura 09:00etatik 20:00etara izango da OTAren zerbitzua, eta zapatuetan 09:00etatik 14:00etara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00