Guggenheim Bilbao Museoak 30 milioigarren bisitaria hartu dau gaur

Veneziara bi lagunentzako bidaia eta hiru eguneko egonaldia izan da sarituen saria
Saridunak eta Guggenheim Bilbao museoko ordezkariak / Bizkaia Irratia

Guggenheim Bilbao Museoak 30 milioigarren bisitaria hartu dau gaur, 1997ko urriaren 19an ateak zabaldu ebazanetik. Mugarri hori Madril eta Vigotik etorritako bikote batek lortu dau: Aixa López biologo vigoarra eta Rodrigo Serna tatuatzaile madrildarra. Museora egiten eben bigarren bisita zan gaurkoa.

Bikoteak ez eban itxaroten sarreretako bat 30 milioigarrena izango zanik, eta ezusteko handia hartu dabe.Miren Arzalluz museoaren zuzendari nagusiak egin deutse ongietorria eta Veneziara bidaia bat oparitu deutse, Sanander Viajes agentziaren laguntzeari esker. Bi lagunentzako bidaia eta hiru eguneko egonaldia izango dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00