Athleticek AE Prat edo San Rafael izango dau aurkari kopako lehen kanporaketan

Barakaldok Reusen jokatuko dau, Sestaok Espanyol hartuko dau Las Llanasen, Amorebietak Ud Logroñes eta Portugaletek Real Union
Urriaren 29an jokatuko dau Athleticek kopa txapelketako lehen kanporaketako partidua / Athletic Club

Athletic Clubek Sant Rafael eta AE Praten arteko kanporaketearen irabazlea izango dau aurkari Errege Kopako lehen kanporaketan. Talde zuri-gorriak itxaron egin beharko dau aurkaria ezagutzeko, kataluniarren eta balearren arteko itzulerako partidua, hasiera baten astegoien honetarako aurreikusita egoana, atzeratu egin behar izan eben-eta denporalearen ondorioz. AE Pratek abantaila handia lortu dau joaneko partidan 1-5 irabazi ondoren. AE Prat zein CF Sant Rafel Balear Ugarteetako errejional mailako talde bi dira.

Kopako lehen kanporaketea partidu bakarrean jokatuko da, urriaren 29an, eguena. Athleticeko Bazkideen Batzarra egongo da, eguaztenean, hilak 28. Martitzenean, hilaren 27an, ezin izango da kanporaketa hori jokatu, Terzicen mutilek Getafe hartuko dabe-eta domekan, hilaren 25ean.

Lehoiek lehen kanporaketa batean parte hartuko dabe barriro, azken urte bietan Superkopan parte hartzeagaitik lehen kanporaketa biak jokatu barik egon ostean. 2024ean, kopea irabazi eban urtean, Rubiren talde kataluniarraren aurka jokatu eban lehen kanporaketea eta zuri-gorriak estu ibili ziran (1-2) aurrera egiteko.

Beste alde batetik, Sestao Riverrek Espanyolen aurka jokatuko dau Las Llanasen, Barakaldo Tarragonara joango da Reusen aurka jokatzeko, Amorebietak Urritxen jokatuko dau UD Logroñesen aurka eta Portugaletek Real Union hartuko dau La Floridan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00