Bariku eguzkitsua

Ez da tenperatura aldaketarik izango

Bariku honetan eguraldi lasaiagaz jarraituko dogu. Egunaren hasieran erdi mailako hodeien eta goi-hodeien hondarrak agertuko dira zeruan eta barrualdean lainoa sortuko da. Goizak aurrera egin ahala danean  jasoko da eta gainerako orduetan zerua oskarbi edo hodei gitxigaz egongo da. Arratsalde-gau partean, iparraldean, behe-hodei batzuk agertu leitekez. Arratsaldean iparraldeko haizea ibiliko da, gainerako orduetan aldakor eta makal. Tenperatureak antzean jarraituko dau.

Itsasoko pronostikoa

Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarragaz; goizean hego-osagaia nagusituko da eta arratsaldean ipar-osagaia. Itsaso kizkurra eragingo dau. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bat inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren amaieran metro erdi ingurukoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00