Eguraldi nahasia gaur be

Tenperaturek gora egingo dabe

 Gaur be eguraldia nahasia izango dogu. Hego-ekialdeko haizea izango da nagusi, batez be egunaren hasieran eta barrualdean, eta tenperatura maximoek gora egingo dute, batez be Kantauri bailaretan. Arratsaldean iparraldean haizea ipar-ekialdera aldatuko da eta giroa freskotu leike. Zerua tarteka hodeitsu egongo da eta noizbehinka zaparrada batzuk bota leikez, batez ere barrualdean.

Itsasoko pronostikoa

Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarragaz, eguerdi aldera ipar-ekialdetik finkatuko da, 2-3ko indarragaz. Itsaso kizkurra eragingo dau, arratsaldean itsaskirriko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m inguruko olatuak altxatuko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00