Gaur ipar-haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak asko bajatuko dira; altuenak 20 ºC-tik beherakoak izango dira, hego-ekialdean izan ezik. Egunaren lehenengo zatian zerua estalita egongo da eta euria egingo dau, batez be Kantauri isurialdean. Arratsaldetik aurrera haizeak ipar-ekialdetik joko dau, atertzera egingo dau, batez ere barnealdean, eta ostarteak zabalduko dira.
Itsasoan
Ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarragaz; goizean ipar-mendebaldekoa nagusituko da eta arratsaldean ipar-ekialdekoa. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo dau. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu eta egunaren amaieran metro 2 ingurura handituko dira.