Eusko Jaurlaritzak ‘Euskararen Ahotsak’ prozesua jarri dau abian

Prozesua 2027ko zezeilera arte luzatuko da, eta ondoren analisi- eta interpretazino-fasea egingo dabe
Miren Olasagasti, Ibone Bengoetxea eta Mikel Agirre / Jauzia gara

Eusko Jaurlaritzak Euskararen Ahotsak entzute sozialeko prozesua jarri dau abian, herritarrek euskeragaz daben harremana eta euskeraren inguruko esperientziak hobeto ezagutzeko. Guztira, 600 alkarrizketa eta 12 talde fokal egingo dabez, herritarren eretxiak, emozinoak eta bizipenak jasotzeko. Aurkezpenean Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, eta Ikertalde eta Osogoiren ordezkariak, Mikel Agirre eta Miren Olasagasti egon dira.

Prozesua 2027ko zezeilera arte luzatuko da, eta ondoren analisi- eta interpretazino-fasea egingo dabe. Helburua da esperientzien eta narratiben mapa bat osotzea, euskeraren inguruan dagozan topaguneak, aukerak, tentsinoak eta oztopoak identifiketako.

Euskeraren Ahotsak ‘Jauzia Gara’ ekimenaren parte da, eta emoitzak txosten sintetiko baten eta laburpen-argitalpen baten jasoko dabez. Ibone Bengoetxeak adierazo dauenez, ekimenaren helburua “gizartearen kezkak, esperientziak eta deseoak hobeto ulertzea” da, euskeraren inguruan politika publikoak eta erabagiak hobeto bideratzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00