Gaur fronte hotz batek zaparradak ekarriko ditu Kantauri isurialdera. Goizaldean hodeiak ugarituz joango dira eta goizean zerua estalita geldituko da ipar isurialdean. Zaparradak batez be, goizean eta eguerdi partean botako ditu, eta arratsalde-gau partean atertzera egingo dau. Goizean goiz haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da, eta frontea igarotean indartu egingo da; batez be, kostaldean nabarituko da. Tenperatura maximok jaitsi egingo dira.
Itsasoko egoerea
Goizaldean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 3-4ko indarragaz eta goizean goiz mendebal/ipar-mendebaldera aldatu eta zakartu egingo da, 6ko indarra hartu arte. Arratsalde-gauean indarra galduko dau eta gauean mendebal/hego-mendebaldetik ibiliko da 3-4ko indarragaz. Goizaldean itsaso kizkurra eragingo dau eta goizetik aurrera itsaso zakarra; gauean itsaskirria eragingo dau, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bat inguruko olatuak altxatuko ditu goizaldean; goizean bizkor handitu eta arratsaldean 3-3,5 m artekoak altxatuko ditu.