Gaur eta bihar Euskadiko anbulantzietako beharginak greban

Langileek soldaten igoerea eta bajen ordezkapenak aldarrikatzen dabez
Anbulantzietako beharginak protestan / ELA sindikatua

Gaurtik eguaztenera bitartean Euskadin anbulantzietako beharginen huelgea egongo da. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak azpinkontratauta daukazan anbulantziak Kataluniako La Pau enpresakoak dira. Honeek guztiak Zorrotzan (Bilbo) aparketa egoten dira eta goizeko 05:00etan auzo horretan 150 langile inguruk protestaldia hasi dabe. Sindikatuek salatutakoaren arabera azken adjudikazinoan Jaurlaritzak anbulantzien enpreseari bideratutako diru kopurua %30 handiagoa izan da. Hori holan izan arren beharginen lan baldintzetan ez dabe hobekuntzarik igerri. Soldatei jagokenean %2ko igoerea baino ez deutse proposatzen eta salatutakoaren arabera %16ko erosmen ahalmena galdu dabe azkenaldion. Greba deialdia ELA, LSB-USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek egin dabe.

Sindikatuen arabera enpresak ez dauz bajea hartzen daben beharginak ordezkatzen eta beste arrazoi batzukaitik be grebara jo dabe. Gitxieneko zerbitzuei esker gaixo onkologikoei eta dialisia behar dabenei anbulantzia zerbitzua bermatuko jake. Hori bai ohiko kontsultetarako edo fisioterapiarako anbulantzia behar dabenek gaur, bihar eta etzi ez dabe anbulantzia zerbitzurik izango.

Gotzone Sagardui sailburuak gaur goizean Leioan anbulantzia bat kiskalita agertu dala salatu dau. Osasun sailburuak erasoa salatu dau, Sagarduik dino grebarako eskubidea egonda holako erasoek ez leukiela existidu beharko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular