Bariku honetan, hasieran, zerua hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin. Goizak aurrera egin ahala ostarteak zabaldu leitekez, baina arratsaldetik aurrera bero-hodeiak ugaritu egingo dira eta han-hemenka zaparrada trumoitsuak bota leikez. Ekialdeko haizea ibiliko da. Tenperatura maximoak nabarmen igo eta 24 edo 25 ºC ingurukoak izango dira.
Itsasoko egoerea
Eki-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarragaz; egunaren bigarren partean ipar-ekialdekoa nagusituko da. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo dau. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro 2 inguruko olatuak altxatuko ditu eta egunaren amaieran 1,5 m ingurukoak.