Uda giroa egunaren zatirik handienean

Iluntze partean euri apurren bat egin leike
Lekeitio / Bizkaia Irratia

Gaur goizean atzoko antzeko eguraldia eukiko dogu. Zerua oskarbi edo hodei gitxigaz egongo da; hego-haize leuna ibiliko da eta giroak udako itxurea hartuko dau barriro. Egunaren erdiko orduetan, kostaldean,  haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta horregatik Bizkaiko tenperatura maximoak bajatu leitekez; arratsaldean Kantauri barnealdean be aldatuko da haizea iparraldera. Arratsaldean Sistema Iberikoan bero-hodeiak garatuko dira. Arratsalde-gau partean iparraldean behe-hodeiak ugaritu egingo dira eta egunaren amaieran euritara jo leike.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00