Egunaren lehen zatian erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko diran arren, aterri egongo da eta tarteka urdingune zabalak edegiko dira. Goizean hego-haizea ibiliko da eta Kantauri isurialdeko tenperaturak apur bat gora egin leike; halan da be, ia ez da igarriko. Arratsaldean haizeak mendebaldera egingo dau, hodei trinkoagoak agertuko dira eta lurraldean sakabanatuta zaparrada batzuk botako ditu, eta leku batzuetan trumoiak jo dezake.
Itsasoan
Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarragaz. Arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko da, 3ko indarragaz. Itsaso kizkurra eragingo dau, arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Baliteke egunaren bigarren zatian trumoi-ekaitzak izatea.