Gaur iparraldean giroa goibela eta freskoa izango da. Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da, behe-hodeiekin, eta noizbehinka zaparradak botako ditu, batez be egunaren bigarren partean. Tenperatura maximoak asko jaitsi eta 20 ºC inguruan egongo dira. Altuenak hegoaldean ere bajatuko dira, baina jaitsierea txikiagoa izango da; Ebro ondoko eskualdeetan tenperatureak bardintsu jarraituko dau. Hegoaldean hodeiak ugarituz joango dira eta arratsalde-gau partean euria egin leike han-hemenka. Goizetik aurrera ipar-haizea ibiliko da.