BBK Mendimartxaren azken hitzordua Getxon

Ibilki Mendi Taldeagaz batera antolatutako ibilaldia zemendiaren 22an egingo da

BBK Mendimartxak zemendiaren 22an egingo dau Getxon, BBK-k eta Bizkaiko Mendi Federazioak bultzatutako programa honen 2026ko edizinoa osotu daben zazpi ibilaldietako azkena. Jardunaldiak herritarrak batuko dauz, ingurunea errespetuzko ikuspegi batetik ezagutzeko diseinautako ibilbide barri baten bitartez, publiko guztientzat eskuragarri eta irekia.

Ibilki Mendi Taldeagaz lankidetzan antolatutako hitzorduak amaierea emongo deutso pasa dan zezeiletik aurrera Bizkaiko paisaia esanguratsuenetako batzuk zeharkatzeko aukerea emon dauan edizinoari. Ibilkik diseinautako ibilbideak Munarrikolanda ingurua zeharkatuko dau. Ibilbideak 14 kilometro eta 452 metroko desnibel metatua dauka. Martxea 09:00etan abiatuko da Algortako TikiToki zentrotik, baina kontrola 45 minutu lehenago hasiko da. Gehienez 450 parte-hartzaile izango dira.

BBK Mendimartxa programea mendia herritarrei hurreratzeko helburuagaz sortu zan, profil desbardinetara egokitutako proposamenen bidez. Urtean zehar, martxek Berriz, Portugalete, Ontxandio, Zeanuri, Ortuella eta Barakaldo moduko udalerriak zeharkatu dabez, Bizkaiko ondarearen parte diran paisaia, ekosistema eta ingurune kulturalen aniztasuna erakutsiz. Naturaz gozatzeko modu bat sustatzea da asmoa, ingurunearenganako errespetuan, bizikidetzan eta inklusinoan oinarrituta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00