Kirolak

Blas Ziarreta, Bizkaiko futbolaren erreferentea, hil da

Hogei urte emon ebazan beharrean Lezamako harrobian eta Sestao, Eibar, Gernika, Logroñes, Burgos eta Badajoz entrenau ebazan, besteak beste
Blas Ziarretak inork baino hobeto ezagutzen eban Lezamako harrobia eta Bizkaiko futbola be bai / Athletic Club

Bizkaiko futbolak bere erreferente nagusinetakoa galdu dau Blas Ziarreta entrenatzaile santurtziarraren heriotzeagaz. 79 urte ebazala hil da. Ziarretak Lezaman egindako lehen urteak aulkietan emon ebazan. Bilbao Athletic zuzendu eban denporaldi bitan Bigarren Mailan, 1991tik 1993ra. Aurretik, Sestao Sport entrenau eban (hiru alditan), baita SD Erandio eta SD Lemona be. Ondoren, Gasteizko Aurrera, Burgos, SD Gernika, CD Badajoz eta SD Eibarren aritu zan. Azken horretan, 174 partida zuzendu ebazan futbol profesinonalean.

2004an, entrenatzaile-lana itxi eta Lezamara itzuli zan, Hitzartutako Klubekin Harremanetarako koordinatzaile lanetan. Lau urte geroago, eginkizun hori jokalariak erakartzeko eta haienganako loturea sendotzeko lanagaz buztartu eban, Athletic Clubeko idazkari tekniko bihurtu aurretik. Ordutik, Ziarreta funtsezko erreferente bihurtu zan Lezaman jokalariak erakartzeko eta haienganako loturea sendotzeko lanean, bereziki lehen taldera iritsi aurreko etapetan, eta gizonezkoen taldeen plantillak osotzen aktiboki lagundu eban.

Ziarreta zintzotasunagatik, diskrezinoagatik eta Athleticen interesen defentsan erakutsitako erabateko konpromisoagaitik nabarmendu zan. Haren lanak Lezamaren hazkundeari lagundu eutsan 20 urte baino gehiagoz.  Athleticeko gizonezkoen lehen taldeko entrenamentuaren hasieragaz bat eginez, Lezamako langile guzitiek minutu bateko isilunea gorde dabe. Goian bego Blas Ziarreta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00