Gaur, goizean goiz, zerua estalita geratuko da; zaparrada txiki-ertainak botako ditu. Goiza aurrera joan ahala atertzera egingo dau eta ostarteak zabalduko dira, baina arratsaldean zerua oso hodeitsu geratuko da eta euritara joko dau barriro. Mendebaldeko edo hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da; egunaren erdiko orduetan kostaldean haizea makal eta aldakor ibiliko da. Tenperatura maximoak gitxi jaitsiko dira, batez be iparraldean; 18°C eta 20 ºC artekoak izango dira orokorrean.
Itsasoko pronostikoa
Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 4-5eko indarragaz; egunaren erdiko orduetan indarra galduko dau eta norabide aldakorrekoa geldituko da, mendebal-osagaia nagusituz, 3ko indarragaz. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo dau. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2.5 m arteko olatuak altxatuko ditu, eta goizean 3-3.5 m artera igoko da.