Gaur hego-haizea ibiliko da eta giroa eguzkitsua izango da barriro. Egunaren lehenengo partean eta arratsaldearen hasieran zerua oskarbi edo hodei gitxiagaz egongo da, goizean goiz lanbroagaz eta lainogune batzuekin, batez be Erriberan. Arratsalde-gau partean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituz joango dira, batez be mendebaldean. Tenperatura maximoek apurba gora egingo dabe; egunaren hasieran eta amaieran hotz egingo dau, batez be barrualdean.
Itsasoko aurrikuspena
Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarragaz; eguerdi inguruan ipar-osagaira aldatuko da; gauean hegoaldekoa izango da, 1-2ko indarragaz. Itsaso kizkurra eragingo dau, egunaren erdiko orduetan eta arratsaldean itsaskirriko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 m inguruko edo txikiagoak diren olatuak altxatuko ditu.