Gaur haizeak gogor astinduko ditu inguruak lehenengo orduetan; goizetik aurrera ez da hain zakarra izango eta tarteka mendebal/ipar-mendebaldetik jo leike, batez be kostaldean. Goizean eta arratsaldearen hasieran zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, eta euria egin leike, batez be Kantauri isurialdean. Arratsalde-gau partean ez dau euririk egingo ziurrenik eta ostarteak zabalduko dira. Tenperatura maximoak bi edo hiru gradu altuagoak izango dira.