Gaur atzoko antzeko eguraldiagaz jarraituko dogu. Hodeiak eta ostarteak; goi-hodeiak izango dira nagusi; arratsaldetik aurrera hodei trinkoagoak agertuko dira eta egunaren amaieran hego-mendebaldean euri apurren bat egin leike. Goizean goiz lanbroa eta lainogune batzuk sortu leitekez. Mendebaldeko edo hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da; egunaren amaieran haizeak indarra galdu eta hegoaldetik joko dau. Tenperaturan aldaketa handirik ez da izango.
Itsasoko pronostikoa
Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarragaz; egunaren erdiko orduetan mendebaldera aldatuko da, 2-3ko indarragaz. Gauean hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3koagaz. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo dau. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3,5-4 m inguruko olatuak altxatuko ditu, pixkanaka jaitsiz joango da 2,5-3 m artean kokatu arte.