Lainoak goizean eta eguzkitsuago eguerditik aurrera

Tenperatura hotza izango dogu
Getxoko Galea / Bizkaia Irratia

Gaur, egunaren hasieran, zerua lainotuta egongo da hondino eta Kantauri isurialdeko lekuren batzuetan euria egin leike; giroa hotza izango da, batez be barrualdean. Goizean hodeiak gitxituz joango dira eta eguerditik aurrera giroa eguzkitsu egongo da. Tenperatura maximoak altuagoak izango dira horregatik, 12 eta 15 ºC artekoak. Haizea aldakor ibiliko da; arratsaldean eki-osagaia izango da nagusi, egunaren amaieran hegoaldetik finkatuz joango da.

Itsasoko aurrikuspena

Norabide aldakorreko haizea ibiliko da egunaren lehenengo zatian, 2ko indarragaz; goizaldean hego-mendebaldekoa nagusituko da. Arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da, 3ko indarragaz, eta azken orduetan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 1-2ko indarragaz. Itsaso kizkurra eragingo dau; arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m inguruko olatuak altxatuko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00